Treboniano Galo

Treboniano Galo

Irudi gehiago

Erromatar enperadorea

251ko ekaina - 253ko abuztua
← Dezio, Herenio Etrusko - Emiliano →
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaPerugia, 206 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaTerni, 253ko abuztua (46/47 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Afinia Gemina Baebiana (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Volusiano
    Vibia Galla (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Kaio Vibio Treboniano Galo (latinez: Gaius Vibius Trebonianus Gallus; Italia, 206 – Interamna, 253ko abuztua) erromatar enperadorea izan zen, 251tik hil zen arte, Volusiano semearekin batera.

Galo familia zahar eta errespetagarri batean jaio zen. Senatari mailako familia zeukan edonork bezala, izendapen politiko eta militar ohikoak jaso zituen estreinako urteetan. 250ean kontsul sufekto izendatu zuten, eta, ondoren, Mesia probintziako gobernatzailea. Horrek erakusten zuen Dezio enperadoreak konfiantza zuela harengan. Mesian, godoen inbasioei aurre egiten zien buru nagusia bilakatu zen Galo. Ospe handia zuen armadan barnan.

251ko uztailaren batean, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak godoen aurkako borrokan hil ziren. Hori entzunda, soldaduek Galo aldarrikatu zuten enperadore, Hostilianoren, Dezioren semearen gainetik. Galok ez zuen postua arbuiatu, baina Hostiliano onartu zuen, aldi bereko enperadore bezala, beste gerra zibila ekiditeko nahian. Hala ere, izurrite batek berehala hil zuen Hostiliano. Inperio osoa bere esku, Galok Volusiano semea enperadorea ere izendatu zuen.

Aurrekoek bezala, Galok ez zuen agintaldi barerik. Ekialdean, Sapor I.ak, pertsiarren erregeak, Siria probintzia konkistatu zuen, Erromak erantzun ezinean. Danubioko mugan, godoek berriro borrakari ekin zioten, 251ko bake-hitzarmena gorabehera. Horrek ez zuen armada poztu. Emilianok, Panoniako gobernatzaileak, haren ekimenean godoen kontra borrokatu eta garaitu zituenean, armadek enperadore aldarrikatu zuten.

Usurpatzaile honi aurre egiteko asmotan, Galok armadak Erromara ekarri zituen. Rhin ibaiko muga hutsik utzi zuen legioak Emilianoren kontra egiteko. Hala eta guztiz ere, Emiliano Erromara abiatu zen, boterea eskuratzera. Galok ezin izan zuen Emilianoren kontra borrokatu. 253ko abuztuan bere soldaduek Volusianorekin batera hil zuten.

  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Treboniano Galo Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q171023
  • Commonscat Multimedia: Trebonianus Gallus / Q171023

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 77390962
  • ISNI: 0000000017588606
  • GND: 129344966
  • SUDOC: 181457946
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02300/eu_g_0464/g0464
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q171023
  • Commonscat Multimedia: Trebonianus Gallus / Q171023