Serbosistema

Serbosistema tresnak eta ibilgailuak urrutitik automatikoki kontrolatzeko eta agintzeko sistema da.

erbosistema batean elkarrekin lotuak dauden osagai desberdinak dira; energia txikiko seinale bat jasoz une bakoitzean behar den motako energia eta behar den neurrian ekoiztea dute helburua. Osagaien arteko lotura hori korronte elektriko bidez, engranaia mekaniko bidez, argi bidez eta bestelako zenbait eratara egiten da. Serbosistemek agindu edo programa jakin batzuei jarraituz funtzionatzen dute era automatikoan, eta beren sistemari erasotzen dioten eragileei (marruskadurak, energia aldaketak, indarrak etab.) erantzuten diete.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-02-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q640815
  • Commonscat Multimedia: Servos / Q640815

  • Identifikadoreak
  • GND: 4181067-3
  • LCCN: sh85120366
  • NDL: 00569927
  • NKC: ph125491
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q640815
  • Commonscat Multimedia: Servos / Q640815