Literatura-agente

Literatura-agentea argitaletxeekin loturako lanbidea da. Agentea idazlea eta beste argitaletxeen agenteen arteko bitartekaria da. Bitartekaritza hori nazio edo nazioarteko mailan izan daiteke. Agentearen lana berak ordezkatzen duen idazlearen lanentzako kontratu eta irtenbide egokienak aurkitzea da. [1] Nahiz eta argitaratzen prozesuan duten garrantzia lanbide hau ez da oso ezaguna.

Lana

Literatura-agente baten lanaren oinarriak hauek dira:

  • egilearen eta argitaletxearen arteko bitartekaritza;
  • egilearen eskubideak defenditzeko arduraduna;
  • argitaletxe egokia aurkitzeko arduraduna;
  • kontratuak eta baldintzak aztertzeko arduraduna.

Beraz, literatura-agentean egilearen funtzio administratiboak betetzen ditu. Horrela, idazlearen lana sormenan zentratuko da.[2] Horretarako idazlearen erabateko konfiantza izan behar du. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, idazle profesional gehienek horrelako profesionalen laguntza behar dute. Euskal literaturan[3] gutxi dira horrelakoa dutenak: Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe... Erresuma Batuan edo Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, ezinbestekoak dira.

« Euskal Herritik kanpokoak dira aipatu agente guztiak. Euskal Herrian literatur agenterik ez egoteak beste nonbaiteko profesionalak bilatzera bultzatzen ditu euskal idazleak. »

—Elizabete Manterola Agirrezabalaga[4]

Agente ezagun batzuk

Espainieraz
  • Carmen Balcells
  • Esperanza López Mateos
  • Guillermo Schavelzon
Frantsesez
  • Andrew Nurnberg
  • François-Marie Samuelson
Ingelesez

Lehenengo literatura-agenteak 1880an agertu ziren:

  • Gerald Drayson Adams
  • George T. Bye
  • Barthold Fles
  • Rod Hall
  • Kurt Hellmer
  • Morton L. Janklow
  • Otis Adelbert Kline
  • Toni Mendez
  • Harold Ober
  • Larry Shaw
  • Toni Strassman
  • Virginia Kidd
  • Stephen Slesinger
  • H. N. Swanson
Italieraz
  • Augusto Foà
  • Erich Linder

Erreferentziak

  1. https://www.escritores.org/recursos-para-escritores/recursos-1/agentes-literarios/57-agentes-literarios/59-la-funcion-del-agente-literario
  2. http://www.escriberomantica.com/2011/09/agente-literario-el-mejor-amigo-del.html
  3. Elizabete Manterola Agirrezabalaga, 31eskutik. (2024-01-08). «Literatur agenteez» 31 eskutik (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  4. Elizabete Manterola Agirrezabalaga, 31eskutik. (2024-01-08). «Literatur agenteez» 31 eskutik (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q278919
  • Commonscat Multimedia: Literary agents / Q278919

  • Identifikadoreak
  • GND: 7539342-6
  • LCCN: sh85077484
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q278919
  • Commonscat Multimedia: Literary agents / Q278919