Getaria-Tolosa
Getaria-Tolosa | |
---|---|
Sorrera | 2009-2012 |
Herria | Getaria eta Tolosa, Gipuzkoa |
Entrenatzailea | Angel Larrañaga |
Patroia(k) | Olatz Aldalur |
Kolorea(k) | urdina eta marroia |
Trainerua | Esperantza |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 1 Euskotren Liga 2 Gipuzkoako Liga 4 Euskadiko Txapelketa 2 Gipuzkoako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2024 | ez |
Getaria-Tolosa Getariak eta Tolosak emakumezkoen trainerua atera ahal izateko sorturiko elkarketa izan zen. Lau denboraldi egin zituzten elkarrekin eta emaitza onak lortu zituzten, hala nola Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak eta baita Liga Nagusia ere. 2013ko urtarrilean ezustean zikloaren amaiera iragarri zuten.
Uniformea
Elastikoan marroia (Getaria) eta urdina (Tolosa) nahasten dira eta trainerua zuria da, Getariako Esperantza trainerua izandakoa Getaria-Tolosa izenaz erabili zuten.
Historia
2009 denboraldia
Urte hasieran elkarte biek traineru bateratua egitea erabaki zuten eta batasun honek gaur egun arte iraun du. Tolosak 10 arraunlari zituen bertan, Getariak 8 eta Orioko 2 arraunlari ere bazeuden.
Emaitza onak lortu zituen taldeak. Euskotren Ligan Gipuzkoaren izenean O'Groveko Bandera irabazi zuten eta sailkapen orokorrean selekzioa bigarrena izan zen. Kontxako Banderan hirugarren egin zuten. Baina Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak irabazi zituzten.
2010 denboraldia
Urte honetan emaitzak hobeak izan ziren. Ligan Getaria-Tolosak jokatu zituen hiru estropadak irabazi zituen, nahiz eta selekzioak azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Kontxan bigarren gelditu ziren berriz ere galiziarren atzetik.
Euskadiko txapeldunak ere izan ziren (nahiz eta txapelketa barik Federazioaren Trofeoa izan) baina Gipuzkoako Txapelketan porrot handia jasan zuten Zumaiaren eskutik. Gipuzkoan bost traineru osatu zirenez gipuzkoarren arteko Liga sortu zen eta Getaria-Tolosa izan zen garailea.
2011 denboraldia
Urte honetan ere batera jarraitu zuten. Denboraldiko estropada guztiak irabazi zituzten Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa ezik. Garaipenen artean aipatu beharrekoak aurreneko aldiz kluben artean jokatu den Emakumezkoen Traineru Liga, Euskal Herriko eta Gipuzkoako Txapelketak eta Zarauzko Ikurrina izan ziren.
2012 denboraldia
Emakumezkoen Traineru Ligan sailkaturik bazeuden arren ez zuten denboraldian espero zen mailarik erakutsi. Hala ere Euskadiko Txapelketa irabazi zuten.
Abenduan zikloaren amaiera iritsia zela iragarri zuten eta 2013an ez zuten elkarrekin jarraitu. Arraunlariak gainontzeko traineruetan aritu ziren, hala, Zumaian, Zarautzen eta Orion.
Palmaresa
Hau da Getaria-Tolosa taldearen palmaresa:
Kontxako Bandera
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
- Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
- Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
Emakumezkoen Traineru Liga
- Txapelduna (1): 2011
- Hirugarrena (1): 2012.
- Irabazitako estropadak: 4
- Parte hartzeak (2): 2011, 2012
- Gipuzkoako Liga (2): 2010, 2011
Txapelketak
- Espainiako Txapelketa (0): bigarren 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (4): 2009, 2010*, 2011, 2012
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2009, 2011
Gainontzeko banderak
Handiak | Zarauzko Ikurrina (1): 2011. Getxoko Bandera (1): 2011. |
Etxekoa | Getariako Bandera (1): 2010. |
Gipuzkoan | Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011. Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010. Orioko Bixigu Eguna (3): 2009, 2010, 2015. Debako estropada (2): 2010, 2011. Pasaiako Bandera (1): 2011. Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (4): 2009, 2011, 2015, 2016. Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011 San Pedroko Bandera (1): 2011. Zarautz, Gipuzkoako Ligakoa (1): 2012. |
Bizkaian | Isuntzaren Bandera (1): 2011. Bilboko Bandera (1): 2011. |
Kantabrian | Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011. |
Kanpo estekak
- Datuak: Q12258460