Gerra Sakratuak

Gerra Sakratuak, Grezian, Delfoseko Anfiktioniagatik gertatu ziren, toki honetan zegoen Apoloren santutegiaren kontrolagatik. Anfiktioniak, bere partaideetako baten jokaera sakrilegoa salatzen zuen, eta, ados ez zeudenez, borroka bat hasten zuten.

  • Lehen gerra sakratua K.a. 590ean gertatu zen, Delfoseko jendea eta Zirrako lurralde sakratuaren artean. Azken hau, Tesaliak, Sizionek eta Atenasek suntsitu zuten, honela, Tesaliak Beoziaren gaineko nagusitasuna lortuz.
  • Bigarren gerra sakratua K.a. 448an izan zen.
  • Hirugarren gerra sakratua K.a. 356an hasi zen, fozidarrek Delfos eurenganatu zutenean. Espartak parte hartu zuen, santutegia delfostarrei itzuli ziena, baina, ondoren, Atenasek berreskuratu zuen Fozidarentzat, Espartaren laguntzarekin. Beti nagusitasunagatik borrokan Tebasek eta Tesaliak Filipo II.a Mazedoniakoa, gatazkan partehartzera gonbidatu zuten, K.a. 347an. Urte bete beranduago, K.a. 346an Filipok Fozida garaitu zuen eta, une honetatik aurrera Mazedonia hirien kontseiluan onartua izan zen, hau da, Anfiktionian. Filipok, Liga horretan zuen posizioa Greziaren kontuak domeinatzeko eta Delfoseko Orakuluaren kontrola lortzeko probestu zuen, garrantzi handikoa edozein erabaki militar edo politiko hartzerako orduan.
  • Laugarren gerra sakratua K.a. 339an hasi zen, lokriarren herriak Atenasi aurre egin zionean eta Eskines politikaria, Filiporen jarraitzaileak, Anfisa hiriari aurre egin zionean. Gertaera hauek, Keroneako gudua sorrarazi zuten K.a. 338an, non atenastar eta tebastarrak garaituak izan ziren. Ordutik aurrera, mazedoniarrek Grezian nagusitasuna lortu zuten.