Ferratoki

Ibarruriko ferratokia, 1960ko hamarkadakoa, 2003an berriztua.
Ferratze estira Avilako probintziako Villar de Cornejan

Ferratoki[1] edo ferratze estira zaldiak, astoak edo baita behiak ere, animali hauek ferratzen edo sendatzen diren bitartean eusteko balio duen egitura bat da.

Euskal Herrian

Euskal Herrian, Europako beste toki askotan bezala, ohikoa zen herrietan ferratze estira egotea, eskuarki harriz eta egurrez egindako egitura bat, non animaliak lotzen ziren ferratzailearen lana errazteko[2]. 1970eko hamarkadara arte landa paisaiako elementu ohikoak ziren.

Bat gordetzen da egoera onean Ibarruri-Elexalden (Muxika, Bizkaia), eta nahiko modernoa da izatez 1960eko hamarkada amaierakoa baita: gertu Zugastietan lan egiten zuen ferratzailea Bilbora joan zen lanera, eta Mendatako ferratzailearen lana errazteko, Ibarrurin ferratokia eraikitzea erabaki zuten. Erabilpenik gabe geratu zen ondoren, baina 2003an berritu zuten[3].

Munduan

Espainiako herri landatar askotan ikus daitezke halakoak, harrizko lau zutoin bertikalez osatuak. Avilako probintzian eta Salamancako probintzian halako ugari daude oso kontserbazio egoera onean, baina jada erabiltzen ez direnak.

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. jmintsausti. «39. Marexalak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. Informazio panela. (2021-10-26). Ibarruriko Ferratokia. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3051195
  • Commonscat Multimedia: Cattle crushes / Q3051195

  • Wd Datuak: Q3051195
  • Commonscat Multimedia: Cattle crushes / Q3051195