Alemania eta Norvegia dira txapelketa gehien irabazi duten selekzioak.
Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa emakumezkoen futbolean Europan jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da. Alemaniako selekzioa da garaipen gehien lortu dituen taldea, zortzi txapelketa hain zuzen ere, hauetatik sei jarraian.
Historia
Lehenengo ekitaldia 1984an jokatu zen, Emakumezkoen futbolaren Europako Txapelketa (European Competition for Women's Football) izenarekin. Lehenengo ekitaldi hartan etxeko eta kanpoko partidak jokatu ziren, kluben arteko txapelketetan bezala eta hamasei selekziotatik lau iritsi ziren final-erdietara, Suedia, Ingalaterra, Danimarka eta Italia. Finalean suediarrak gailendu ziren eta ez zen hirugarren posturako partidarik jokatu. 1987ko txapelketa Norvegian jokatu zen eta 1989ko Mendebaldeko Alemanian, eta etxekoak nagusitu ziren ekitaldi bietan.
Gaur egungo txapelketa, UEFA Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa, 1991ean abiatu zen Danimarkan eta Alemaniarrek lortu zuten garaipena. 90. hamarkadan bi urtetik behin izan zen txapelketa baina 1997aren ondoren lau urtekoa bihurtu zen. 1995etik aurrera ez da hirugarren posturako partida jokatzen.
Alemaniako selekzioa da garaipen gehien lortu dituen taldea.Inka Grings 2005 eta 2009ko txapelketatan goleatzaile nagusia izan zen.Birgit Prinz da Inka Grings-ekin batera Europako txapelketaren historiako goleatzaile nagusia.
Hauek dira Munduko Txapelketetako azke faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:
Jokalari onenak
Txapelketa bakoitzeko "Urrezko jokalaria" irabazi duten futbolarien zerrenda: