Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dupuytren-en kontraktura[1] edo Dupuytrenen uzkurdura esku ahurreko aponeurosiaren hantura kronikoa da. Zenbaitetan fibrosia izaten du ondorio. Eskuko bi behatz angelu ahurrean geratzen dira bilduta higitu ezinik. Gizon helduengan agertzen da batez ere. Uzkurdura hau sendatzeko bide bakarra ebakuntzaren bidez ahurreko aponeurosia eta hori estaltzen duen larruazala kentzea da.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-7-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.