Diana Vixniova

Diana Vixniova

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1976ko uztailaren 13a (47 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, pertsona ospetsua, dantzaria eta ballet-dantzaria
Parte-hartzailea
  • Prix de Lausanne (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Mariinski antzokia
Jasotako sariak
ikusi
  • People's Artist of the Russian Federation  (2007)
    Urrezko Maskara  (2001)
    Merited Artist of the Russian Federation
    State Prize of the Russian Federation  (2000)
    Urrezko Maskara  (2009)

vishneva.ru…
IMDB: nm2447748 Instagram: dianavishnevapublic Edit the value on Wikidata

Diana Viktorovna Vixniova —errusieraz: Диана Викторовна Вишнёва— (San Petersburgo, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1976ko uztailaren 13a) errusiar ballet-dantzaria da, Mariinski Antzokiko balleteko (lehen Ballet Kírov) artista nagusia eta American Ballet Theatrekoa.[1]

Biografia

Vixniova San Petersburgon jaio zen eta Agrippina Vaganova Ballet Akademian ikasi zuen. Hantxe lortu zituen nota altuenak institutu horren historian.[2]

2008an, Vishneva Haurren Ongizaterako Elkarte Errusiarreko (RCWS) Zuzendaritza Batzordean sartu zen.[3]

Lan ibilbidea

1995ean graduatu ondoren, Mariinski Antzokian hasi zen lanean, eta 1996an dantzari-postu nagusira igo eta Danseren Prix Benois lortu zuen. 2002an Londresko Royal Opera Housen dantzatu zuen lehen aldiz José Carlos Martínezekin Kixote/ Don Quijote lanean, Rudolf Nuréyev-ek koreografiatua. 2003ko udaberrian, lehen aldiz lan egin zuen American Ballet Theatre-rekin.

Interpretatutako paperak

Vixniovaren errepertorioa Kixote/ Don Quijote, Romeo eta Julieta, La bayadera, Loti ederra/ La Bella durmiente, Beltxargen aintzira/El lago de los cisnes eta Giselle dira. Koreografo modernoentzako paperak ere interpretatu ditu, hala nola George Balanchine, William Forsythe eta Roland Petit. Kritikaren goraipamen handiak jaso zituen Rubíes lanarengatik —Joyas de Balanchine balletaren bigarren mugimendua, Igor Stravinskiren pianorako eta orkestrarako kapritxoa (1929) 19 minutuko partituran—, Gisellek eta Kenneth MacMillanen Manonek interpretatua. Bere bikoteak artista bikainak dira, besteak beste, Ángel Corella eta Vladimir Malakhov.

Hainbat balletekin aritua

Ballett Kírovez gain, beste konpainia ospetsu batzuetan ere aritu da, hala nola Bolshói Antzokiko balleta, Parisko Operako Baleta, American Ballet Theatre, La Scalako Antzokia eta Berlingo Opera. Sochi 2014 Joko Olinpikoen hasierako ekitaldian ere parte hartu zuen.

Diana Vixniova Vladimir Putinekin estatuko ohorezko titulua jasotzen, Moskuko Kremlinean 2007.02.27

Sariak eta aintzatespenak

People's Artist of the Russian Federation  (2007) Golden Mask  (2001) Merited Artist of the Russian Federation State Prize of the Russian Federation  (2000) Golden Mask  (2009)

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Prima Ballerina With Supple Grace and a Will of Steel. .
  2. Dancers: Principals: Diana Vishneva
  3. About Us: Board of Directors. .

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diana Vixniova Aldatu lotura Wikidatan
  • Web oficial
  • Galería de imágenes
  • Calendario de Artistas Mariinsky
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q252515
  • Commonscat Multimedia: Diana Vishneva / Q252515

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 248149066382665600966
  • BNF: 166195792 (data)
  • GND: 1193761301
  • LCCN: nr00006502
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q252515
  • Commonscat Multimedia: Diana Vishneva / Q252515