Apameako Bakea

Asia Txikiko mapa, Apameako bakearen ondoren.

Apameako Bakea, K.a. 188an, Antioko III.a Handia seleuzidar erregea eta bere aliatuek, Erroma, Pergamo, Mazedonia eta Rodasen aurka jasandako porrotarekin amaitu zen Magnesiako guduaren ondoren (K.a. 189) sinatutako bake hitzarmen bat izan zen.

Hitzarmenean adostutako baldintzak

  • Antioko III.a Handia seleuzidar erregeak, kalteordain bezala, 15000 talentu ordaintzeko konpromezua hartu zuen.
  • Antioko III.ak, Kartagoko buruzagia zen Anibal ere Erromari eman behar zion. Baina baldintza hau ez zen bete, kartagoarrak, Bitiniarantz ihes egin baitzuen.
  • Antiokok, Taurus mendietatik iparraldeko Asia Txikiaren zatiari uko egiten zion, gainontzeko lurraldeetan errege bezala geratzen zelarik.
  • Bosforo itsasartetik nabigatzeari uko egiten zion.
  • Bere elefante eta itsasontziak uzten zituen, hamar izan ezik
  • Rodasek, Lizia osoa eta Kariaren zati bat jasotzen zituen.
  • Eumenes II.a Pergamokoak, Kersoneso europarra jasotzen zuen Gallipoliko penintsula, Bosforo eta Helesponto itsasarteen jabe bezala geratzen zelarik.
  • Erromak, etoliarrak menderatu, eta, hauen politika, erromatar senatuaren politikaren mende jarri zuen, Delfoseko Anfiktionian zuten eragina kenduz.
  • Filipo V.a Mazedoniakoak lurralderen batzuk hartu zituen
  • Erromak, Joniar Itsasoko Zante eta Zefalonia uharteak erantsi zituen.

Hitzarmenaren ondorioak

Apameako baketik aurrera, Seleuzidar Inperioak, Erromarentzat mehatxu bat izateari utzi zion, eta, Egiptoren ahultasunagatik eta Ekialdeko Mediterraneoko gainontzeko estatuen botere faltagatik, Erroma, inguru osoan nagusi izateko oinarriak finkatu ziren.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1259381
  • Commonscat Multimedia: Treaty of Apamea / Q1259381

  • Wd Datuak: Q1259381
  • Commonscat Multimedia: Treaty of Apamea / Q1259381